Marketing Digitaleko Zerbitzuak Donostian, Gipuzkoan
zure proiektua hazten laguntzeko.
BEZERO BAKOITZA BEREZIA
Norbaitek bere proiektua gure kargu uzten duenean, propioa balitz bezala tratatzen dugu, arreta eta dedikazio berarekin. Ardura hori serio hartzen dugu, erronka berri bakoitzak elkarrekin hazteko aukera paregabea baitakar.
KONPROMISOA
MALGUTASUNA
PROIEKTU SOZIALAK
Zer egin dezaket zuregatik?
Egungo aro digitalean, zure webgunea ezinbesteko tresna da bezero potentzialak erakarri eta hauek erosketa bat egin, zerbitzu bat kontratatu edota beraien kontaktua uzteko. Zure marketin digitaleko estrategiaren ardatza da, eta bisitariek zure produktu edo zerbitzuak ezagutzeko , ematen duzun balio erantsia ulertu eta erosketa erabakiak har ditzaten plataforma da. Ongi diseinatu eta optimizatutako webguneak erabiltzailearen esperientzia hobetzeaz gain, zure markaren sinesgarritasuna ere indartuko du.
Bezeroak eskuratzen zure eraginkortasuna handitzeko, ezinbestekoa da webgunea zure negozio-helburuekin eta xede publikoaren beharrekin bat etortzea. Horrek nabigazio intuitiboa , eduki esanguratsua eta erabiltzaileak akzioak egite aldera gidatzen duten ekintzarako dei argiak izatea exigitzen du. Gainera, SEO-a eta edukien marketineko estrategia bat integratzeak zure webgunearen ikusgarritasuna areagotu dezake bilatzaileetan, trafiko kualifikatua erakarriz eta azken finean salmentak areagotuz.
Laburbilduz, erabiltzaileei zuzendutako webgune optimizatu bat ezinbestekoa da bezeroak erakarri eta bihurtzeko gaur egungo ingurune digitalean. Gainera zure webgune korporatiboa edo online denda WordPress-en garatuko dut, ezagutza tekniko sakonik behar ez duen ingurune erabilerraza. Beraz, nahi izanez gero, edukia edo produktuen eguneraketak egin ahal izateko erabiltzen ikasiko duzu. Baina hala ez bada, ez kezkatu, galdetu iezadazu mantentze kuotei buruz.
Sare sozialen kudeaketa profesionalak abantaila ugari eskaintzen dizkio zure enpresari. Ikusgarritasuna areagotzen eta markaren irudia hobetzea ez ezik, zure bezeroekin komunikazio zuzena eta eraginkorra errazten du , haien beharrak eta lehentasunak ulertzeko aukera emanez.
Horrez gain, ondo definitutako sare sozialen estrategiak zure negozioaren online ospea hobetzen laguntzen du , zure egungo bezeroen leialtasuna sortzen eta berriak erakartzen laguntzen du, eta horrela zure merkatua zabaltzen du. Zure publikoarekin aktiboki parte hartuz, zure produktuak edo zerbitzuak bezeroen beharretara egokitzen lagunduko dizun iritzi baliotsuak lor ditzakezu gainera.
Sare sozialen estrategia sendo bat ezartzeak zure webgunerako trafikoa eramaten lagunduko du , eta horrek salmentak areagotu ditzake. Eduki garrantzitsua eta erakargarria partekatuz, zure publikoa konprometituta mantentzen duzu eta eskaintzen duzun horretan interesa duten jarraitzaile berriak erakartzen dituzu .
Laburbilduz, sare sozialen kudeaketa eraginkorrak merkatuan zure markaren presentzia areagotzeaz gain, zure negozioaren hazkundea bultzatzen du, bezeroekin harreman sendoak eta iraunkorrak ezarriz.
SEO (Search Engine Optimization) ezinbesteko tresna da enpresen sareko ikusgarritasuna hobetzeko eta bezero potentzialak erakartzeko. Zure webgunea bilatzaileetarako optimizatzen, erabiltzaileek zure negozioarekin lotutako produktu edo zerbitzuak bilatzen dituztenean emaitz nagusietan agertzeko aukerak areagotzen dituzu . Horrek zure gunerako trafiko organikoa areagotzea ez ezik, zure sektorean autoritatea ematen dizu .
Ondo inplementatutako SEO estrategia batek hitz-gakoak ikertzea , kalitatezko edukia sortzea eta webgunearen optimizazio teknikoa dakar besteak-beste. Ekintza hauek bilatzaileetako sailkapena hobetzeaz gain, erabiltzaile-esperientzia egokiagoa eskaintzen dute, honek bezeroen leialtasunean eragina izango duelarik eta azkenik bihurketa-tasa handiagoak lortuko dituzu.
SEO zure estrategia digitalean txertatuz, zure markaren ikusgarritasuna areagotzeaz gain, oinarri sendoak eraikitzen dituzu mundu digitalean zure negozioaren hazkunde jasangarrirako.
Interneten bilakaerak erabat eraldatu du enpresek merkaturatzeko eta saltzeko modua.
Aurrekontu handien esku bakarrik zegoena orain demokratizatu egin da: ez da beharrezkoa kopuru handiak inbertitzea eragina izateko.
Hori dela eta, marketin digitala edozein negoziorentzat ezinbesteko tresna bihurtu da. Estrategia egokiarekin, SEO sailkapena hobetu, bezeroak une egokian erakarri eta online salmentak modu iraunkorrean handitu daitezke.
“Izarretara iritsi nahi duzunean, agian ez duzu bat bera ere lortuko, baina ez duzu buztin eskukada batekin bukatuko”
Leo Burnnet
Eskatu zure aurrekontua inolako konpromisorik gabe
Zenbat balio du webgune batek?
Sentitzen dut esatea baina produktu estandar bati buruz ari ez garenez web baten prezioa ez da zerbait finkoa. Hainbat faktoreren arabera, orrialde-kopuruaren arabera, edukiak idatzi behar diren, argazkiak atera behar diren, SEO posizionamenduari zer garrantzi ematen diogun, formularioak, webgunearen barne-bilatzaileak… ezberdina izan daiteke. Prezioa adosteko bi modu proposatzen dizkizut. Nik egingo nukeen webgunea proposa diezazuket aurrekontua gehiegi kontuan hartu gabe. Edo bigarrena, esaidazu zer aurrekontu izan dezakezun eta honi lotuko gatzaizkio.
Zenbat balio du sare sozialen kudeaketak?
Sentitzen dut, ezin dizut galdera honi erantzun. Baina esan diezazuket zer faktore hartu behar diren kontuan kostu bat zehazteko orduan. Sare sozialen kopurua, eduki osoa sortu behar bada, aldez aurretik zehaztutako sareetarako estrategia-lan bat badago, posteatzeko maiztasuna, zure sareak bezeroarentzako arreta-kanal bat al dira?,… Ikus dezakezunez, faktore asko hartu behar dira kontuan.
Zenbat balio du bilatzaileetako publizitateak?
Bilatzaileetako publizitateak ez du prezio finkorik. Zuk erabaki zenbat inbertitu nahi duzun. Eta emaitzak lehiatzeko gako-terminoetan, keyword-etan, dagoen lehiaren araberakoak dira. Hau da, termino berberengatik “borrokan” dauden kanpaina aktibo guztien mende daude, beste funtsezko faktore batzuez gain, hala nola zure iragarkien kalitatea edo erabiltzaileak bilatzailean egiten duen galderari erantzutean zure webguneari googlek ematen dion balioa. Adibidez, ez da gauza bera erabiltzaile batek “bizikletak erosi” jartzean kokatu nahi dugun iragarki bat aktibatzea, eremu geografikoaren zehaztapenik ez duena non lehia ziur aski altua izango den edo “bizikletak Gipuzkoan erosi” terminoen arabera kokatu nahi dugun, non lehia txikiagoa izango den ziurrenik.
Zenbat balio du bilatzaileetan posizionatzeak?
Bilatzaileetan posizionamendua hainbat modutan lor daiteke. Bat azkarrena da publizitatean diru-kopuru jakin bat inbertituz, horrela iragarkien bidezko bilaketa-emaitzetan agertzeko. Bigarrena, epe ertain-luzerako emaitzak ematen dituena, SEO organikoko estrategia bat lantzea izango litzateke. Estrategia horretan, webgune hori aztertzen has gintezke, bilatzaileentzat nola dagoen optimizatuta ikusteko eta, hala badagokio, zuzenketak egiteko. Era berean, hitz gakoak ikertu beharko genituzke, termino horiek zer konpetentzia-mota duten ikusi, eta, horren ondoren, zeintzuk erasoko ditugun zehaztu. Amaitzeko, keyword horiei eraso egiteko edukien estrategia bat definitu beharko genuke, erabiltzaileek bilatzaileetan egiten dituzten galderei eta bilaketei erantzuna emateko. Gainera, Donostiatik edo Gipuzkoatik egindako bilaketetarako lokalean kokatu nahi izatea ez da berdina izango mundu mailan edo hainbat herrialdetan kokatu nahi izatea. Hau guztia egin beharreko lanaren laburpen bat da, baina iruditzen zaizu hobe dugula horretaz hitz egitea?


