Zein da ZURE WordPress webguneAK behar dUen gutxieneko mantentze-lana?
WordPress- en garatutako webgunea baduzu, zorionak! Berdin du zuk zeuk sortu duzun, ordu eta esfortzu asko eskainiz, edo hori egiteko profesional bat kontratatu duzun. WordPress edukiak kudeatzeko sistema (CMS) bat da, ikasteko prozesu nahiko arina duena, baina aipatzen dudan hau horrela izango da zure webgunea nola garatu den eta duzun webgune motaren arabera.

Ez da berdina webgune korporatibo bat, 4-5 orrialde estatiko dituena, hala nola, “Hasiera”, “Zerbitzuak”, “Nor garen” eta “Kontaktua”, jatorrizko editorearekin garatua; Gutenberg ; edo bestelako eraikitzaile bisual batekin; Divi, Elementor edo Visual Composer garatutakoa, edo; eCommerce bat; ordainketa-moduekin, ezaugarri aurreratuak dituen webgune bat, hala nola bilaketa-motor pertsonalizatuak edo erreserba sistemak. Baina gauza bat amankomunean dute, kasu horietako edozeinetan, mantentze-lanak ezinbestekoak dira segurtasun-, errendimendu- edo funtzionaltasun-arazoak saihesteko. Jarraian, zure webgunea eguneratuta eta babestuta mantentzeko jarraitu beharreko urratsak azalduko ditut.
Zergatik da garrantzitsua zure WordPress eguneratuta mantentzea?
WordPress munduan gehien erabiltzen den CMSa da , eta horregatik hain zuzen ere hacker eta erabiltzaile maltzurren jomuga da maiz . Urtero, WordPress-ekin garatutako milaka webgune pirateatzen dituzte, baina kezkagarriena da eraso horietako gehienak jabeek beren osagaiak garaiz eguneratu ez dituztelako gertatzen direla.
Sucuri bezalako zibersegurtasun enpresen txostenek erakusten dute kasu gehienetan kaltetutako guneek WordPress, txantiloi edo pluginen bertsio zaharkituak izan dituztela. Okerrena da kasu horietako askotan garatzaileek jada eguneratzeekin konpondutak zituztela hauen ahultasunak , baina webgune jabeek ez zituzten aplikatu. Beste era batera esanda, arazo handiena ez da WordPress, mantentze-falta baizik .
Hori ekiditeko, ezinbestekoa da oinarrizko mantentze-lan batzuk egitea, hala arazoak saihestu eta zure webgunea ondo funtzionatzeko.
WordPress eguneratuta mantentzeko ezinbesteko urratsak
Lehenik eta behin, hemen aipatuko dizudana da nola egiten dudan lan hau . Horrek ez du esan nahi modurik onena denik, ez gomendagarriena, ez bide bakarra… nik egiten dudan modua baino ez da eta espero dut zuretzat ere funtzionatzea.
1. Zure webgunearen babeskopia egin
Ezer eguneratu aurretik lehenik eta hau garrantzitsua da, babeskopia bat egin . Eguneratzeetan, gatazkak sor daitezke pluginen, txantilioien edo baita WordPress bertsioaren artean, eta horrek akatsak sor ditzake zure webgunean. Datu-galera ekiditeko, komeni da All-in-One WP Migration bezalako plugin bat instalatzea, honek babeskopia bat erraz sortu eta deskargatzeko aukera emango dizu. WordPress biltegiko plugin asko bezala, honek ere “freemium” bertsio mugatua eta “pro” bertsioa ditu. Baina ez kezkatu, behar baduzu eta artikulu honen amaierara iritsiz gero, opari bat egingo dizut: plugin honen “pro” bertsioa deskargatzeko esteka.

2. WordPress eguneratzen hasiko gara
Babeskopia egin ondoren, hurrengo urratsa WordPress eguneratzea da. Horretarako, administrazio panelean, joan “Mahaigaina” menura eta egin klik “Eguneratzeak”-en. Bertsio berri bat eskuragarri badago, egin klik hau eguneratzeko estekan. Eguneratu ondoren, garrantzitsua da dena ondo funtzionatzen duela egiaztatzea. Horretarako, ireki fitxa berri bat zure nabigatzailean eta bisitatu zure webgunea erabiltzaile arrunt bat izango bazina bezala. Helburua dena zuzen dela eta webguneak primeran funtzionatzen jarraitzen duela ziurtatzea izango da. Pixka bat aurrerago esango dizut ekintza honen zergatia.

3. Eguneratu zure webguneko pluginak
Hurrengo urratsa pluginak eguneratzea da. Pluginak WordPress-i funtzionaltasun espezifikoak gehitzen dizkioten tresna osagarriak dira, inprimakiak sortzetik zure webgunea eleanitza izatea edota online denda bat integratzea ahalbidetzen duten pluginetaraino. Kontua da zure webgunearen arabera, plugin gehiago edo gutxiago instalatuta izango dituzula, baina inoiz ahaztu behar ez duzuna da hauek eguneratuta mantendu behar dituzula. Horregatik, harira itzuliz, hauek eguneratzeari ekingo diogu. Pluginak eguneratzeko, WordPress eguneratu dugun pantaila berean, joan “Pluginak” atalera. Eguneratzeak zain dituztenen zerrenda ikusiko duzu. Hemen jende askok akats bat egiten du: plugin guztiak aldi berean eguneratzea. Egokiena ordea hauek banan-banan eguneratzea da, eguneratze bakoitzaren ondoren webgunea egiaztatuz. Modu honetan egiteko arrazoia sinplea da: aldi berean hainbat eguneratzen badituzu eta zerbaitek huts egiten badu, ez duzu jakingo zerk eragin duen arazoa.
4. Webgunearen txantilioia eguneratu
Pluginen ondoren, txantilioia eguneratzeko garaia da. Zure webguneak WordPress-eko gai estandar bat erabiltzen badu, joan “Itxura” → “Gaiak” atalera eta egiaztatu eguneratzeak eskuragarri dauden. Haur-gaia erabiltzen ari bazara, ziurtatu bai “gurasoa” zein “haurra” eguneratuta daudela. Erabiltzen ez dituzun gaiak ezabatzea ere komeni da, zaharkituta geratzen badira ahultasun puntu bat izan baitaitezke.
Azkenik, dena eguneratu ondoren, begiratu berriro zure webgunea. Nabigatu orrialdea, frogatu formularioak, botoiak eta funtzionalitate garrantzitsuak dena lehen bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko.
WordPressek mantentzea behar du, baina merezi du
WordPress webgune bat garatzeko plataforma bikaina da, baina mantentze minimoa eta etengabea behar du bere segurtasuna eta errendimendua bermatzeko. Ez eguneratzeak beharrezkoak ez diren arriskuetara eraman zaitzake.
Eguneratze-prozesu hau aldian-aldian jarraitzen baduzu, zure webgunea azkar, seguru eta arazorik gabe mantenduko da . Hala ere, nahiago baduzu zeregin hauek eskuordetu eta zure webgunea esku onetan dagoela ziurtatu, zure WordPress-en mantentze-lanak kudeatzen lagunduko dizut, ondo funtziona dezan .
Laguntza behar al duzu WordPress mantentzeko? Idatzi eta arazoak gertatu baino lehen saihestuko dituzu. Ah! Eta ia ahaztu zait, hitza eman dizudanez, hemen behean uzten dizut agindu dizudan plugina.