Zenbat balio du webgune batek zure enpresarentzat?

Norbaitek galdetzen didanean «Zenbat balio du webgune batek?», normala iruditzen zait eta ulertzen dut erantzun argi eta zuzena izateko beharra. Hala ere, webgune baten prezioaren inguruko erantzuna auto batek zenbat balio duen erantzutea bezala da: behar duzunaren eta zugatik egitea espero duzunaren araberakoa izango delako prezio hori. Webgune bat ez da soilik tresna bisual bat, baizik eta zure presentzia digitalaren bihotza, eta, kasu askotan, zure bezeroek zure negozioaren inguruan izango duten lehen inpresioa.

Bada bezeroekin edota formazio ikastaroren bat egiten dudanean egitea gustatzen zaidan konparaketa bat, gainera uste dut oso baliagarria dela webgune baten balioa eta funtzioa aditzera emateko. “Online mundua” ez da “mundu errealetik” oso ezberdina; beraz, zure webgunean zure lokala balitz bezala pentsatu behar duzu, zure denda. Zure dendak erakusleiho polit bat izan behar du arreta erakartzeko (Diseinua eta Branding-a behar du), ahal dela, erdiguneko kale batean jarri behar duzu, jendeak aurki dezan (SEO posizionamendua); gainera, ondo zainduta egon behar du, sartu den pertsona horrek nahi duen produktu hori aurki dezan (erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia); eta, azkenik, bezero horrek erosketa berriro egitea lortu beharko genuke, beste noizbait itzuliz (marketin digitaleko estrategia). Horregatik, ze kostu duen baino gehiago, duen balioaren inguruan hitz egin dezagun.

Zerk zehazten du webgune baten prezioa?

Web orri baten kostua hainbat faktoreren araberakoa da. Faktore horiek proiektuaren irismenarekin, eskatutako pertsonalizazioarekin eta behar dituzun funtzio espezifikoekin lotuta egon ohi dira. Hona hemen aurrekontuan eragina duten elementu garrantzitsuenak:

1. Behar duzun webgune mota

Webgune guztiak ez dira berdinak. Online denda baten (eCommerce) eta webgune korporatibo baten beharrak oso desberdinak dira. Hona hemen webgune moten adibide batzuk eta horien ezaugarri nagusiak

  • Web informatiboa edo korporatiboa: Ezin hobea zure enpresa, produktuak edo zerbitzuak aurkezteko. Hasiera, nortzuk gara, zerbitzuak, bloga eta kontaktua bezalako orriak sartu ohi dituzte.
  • Funtzionaltasun aurreratua duen webgunea: Hitzorduak erreserbatu, kideak kudeatu edo tresna espezifikoak integratu behar badituzu, kostua handitu egingo da, konfigurazio konplexuagoak dakartzalak
  • Online denda (eCommerce): Ordainketa-pasabideak, inbentarioaren kudeaketa, produktuen bidalketa eta erabiltzaile-esperientzia optimizatua eskatzen ditu.
  • Landing pages edo bihurketa-orriak: Sinpleak, baina helburu argi batera bideratuak, hala nola lead-ak erakartzea edo produktu jakin bat sustatzea.

2. Diseinua: txantiloiak edo pertsonalizazioa

WordPress-en, aurretik dagoen txantiloi bat erabil dezakezu (“theme” bezala ezagutzen dena) edo webgune guztiz pertsonalizatu bat diseinatu. Plantillak merkeagoak eta inplementatzeko azkarragoak dira, baina diseinu eta funtzionaltasun aldetik mugak dituzte. Bestalde, diseinu pertsonalizatua bakarra da eta zure markara guztiz egokitzen da, baina denbora eta lan gehiago eskatzen du, eta horrek prezioa igotzen du.

3. Funtzionalitate espezifikoak

Funtzionalitate gehigarri bakoitzak eragina du aurrekontuan. Hauek dira ohikoenak:

  • Formulario aurreratuak (adibidez, aurrekontu edo erreserbetarako).
  • Kanpoko tresnekin integratzea, hala nola CRMekin, fakturazio-sistemekin edo email marketinarekin.
  • Multi-hizkuntza: zure webgunea hainbat hizkuntzatan egotea behar baduzu, konfigurazio gehigarria behar da.
  • SEO teknikoa eta optimizazioa: webgune askok SEOren oinarrizko doikuntzak barne hartzen dituzten arren, horrek ez dizu ziurtatuko bilatzaileen lehen emaitzetan agertzea. Oinarrizko doikuntzez gain, SEOren lana aparte egiten da; beraz, web garapenak baino kostu handiagoa du.

4. Edukia

Ba al dituzu testuak, irudiak eta bideoak zure webgunerako? Bestela, horiek sortuko dituen norbait beharko duzu, izan erredaktore bat, argazkilari bat edo bideografo bat. Edukiaren kalitateak zuzenean eragiten dio zure markaren pertzepzioari; beraz, ez da ausaz utzi behar duzun zerbait.

5. Mantentze-lanak eta eguneratzeak

Webgune bat ez da behin konfiguratu eta ahazten duzun zerbait. Mantentze-lanak behar dituzu: WordPress eguneraketak, pluginak eta “theme”-ak, segurtasun-kopiak, eta segurtasuna eta funtzionaltasunak mantentzeko doikuntzak. Horrek hileko edo urteko kostu gehigarria ekartzen du. Bi aukera dituzu hau zuk zeuk burutu edo norbait kontratatu lan hau egin dezan.

Zenbat balio du benetan webgune batek?

Orain, prezioan eragina duten faktoreak ezagutzen dituzunez, erreferentzia orokor batzuk emango dizkizut, ideia bat egin dezazun:

  • Oinarrizko webgunea (korporatiboa edo informatiboa): 900 eta 1.500 euro artean.
    • Diseinu garbi eta funtzional batekin online egon nahi duten negozio txiki edo ekintzaileentzat aproposa.
  • Funtzionaltasun aurreratua duen webgunea: 1.500 eta 3.000 euro artean.
    • Erreserba, multi-hizkuntza edo kanpoko integrazioak bezalako ezaugarriak behar dituzten enpresentzat.
  • Online denda: 2.000 eurotik aurrera.
    • Produktu kopuruaren arabera, ordainketa-pasabideak eta funtzionalitate espezifikoak (adibidez, produktu-konfiguratzaileak edo fidelizazio-sistemak).
  • Diseinu guztiz pertsonalizatua: 3.000 eurotik aurrera.
    • Web mota hau esperientzia paregabea eta zure markara guztiz egokitua bilatzen duten enpresentzat da.

Emandako kopuru hauek proiektuaren ezaugarri zehatzen arabera alda daitezke. Prezioak lan-denbora ez ezik, esperientzia eta azken emaitzaren kalitatea ere islatzen duela ulertzea da garrantzitsuena.

Webgunea gastu bat edo inbertsio bat da?

Ondo diseinatutako web orri bat ez da gastu bat, zure negozio aukerak biderkatu ditzakeen inbertsio bat baizik. Pentsa ezazu honetan:

  • SEOrako optimizatutako webgune batek etengabeko trafiko organikoa erakar dezake, publizitatean inbertitzeko beharra murriztuz.
  • 24 orduz irekita dagoen online denda batek lo zauden bitartean ere saltzeko aukera ematen dizu.
  • Webgune profesional batek konfiantza sortzen du eta zure marka indartzen du, eta horrek bisita gehiago bezero bihurtzen lagun diezazuke.

Webgune baten balioa ez dago bere itxuran bakarrik, baizik eta zure negozioaren mesedetan egin dezakeen horretan. Bezero gehiago erakartzea edo salmentak handitzea lortzen baduzu, webgunea bera bakarrik ordaintzen da denbora gutxian.

Ondorioz

Zenbat balio du webgune batek? Erantzuna zure beharren araberakoa da, baina garrantzitsuena zure negoziorako lan egiten duen tresna bat izatea da, bezeroak, salmentak eta markaren posizionamendua sortuz. WordPress-en espezializatutako freelance gisa, zure itxaropenak bete ez ezik, gainditu ere egingo dituen webgune bat eraikitzen lagun diezazuket. Hitz egingo dugu?

Web diseinua Donostian

SEO Posizionamendua Donostian

Sare sozialen kudeaketa Donostiako enpresa baterako

ESKATU ZURE AURREKONTUA ORAIN!