Zergatik iristen dira nire mezu elektronikoak spam-era eta nola saihestu dezaket?
Batzuetan, mezu garrantzitsuak bidaltzen ditugu, eta gure bezeroen edo kontaktuen spam karpetan amaitzen dute. Horrek, gure komunikazioari ez ezik, gure kanpainen arrakastari ere eragiten dio. Kontua da hau eragin dezaketen hainbat faktore daudela, edukian susmagarriak diren hitzetatik hasi eta konfigurazio arazoetaraino. Hemen azaltzen dizkizut arrazoirikohikoenak eta nola konpondu.
Zer da spam-a eta nolako eragin negatiboa du?
Spam-a maiz jasotzen ditugun eskatu gabeko mezu horiek dira, askotan publizitate- edo iruzur-helburuekin. Hauei aurre egiteko, eposta-iragazkiak daude, eta gu babesteko helburua dute. Hala ere, iragazki hauek ere susmagarriak ez diren mezuak, spam-era joatea eragiten dute askotan. Horrek gure ospeari kalte egiten dio eta irekitze-tasak murrizten ditu, eta hori kolpe zuzena da gure komunikazioen eraginkortasunean.
Posta bat spam gisa amaitzeko ohiko arrazoiak
- Spam-a aktibatzeko hitzak: “Egin klik hemen”, “erosi orain” edo “irabazi dirua azkar” bezalako hitzak spam iragazkietarako alerta seinaleak dira. Esaldi horiek saihestea eta hizkuntza naturalagoa erabiltzea lagungarria izan daiteke emankortasuna hobetzeko.
- Hartzailearen baimenik eza: Eskatu ez duten pertsonei mezuak bidaltzea da mezu bat spam-era bidaltzeko arrazoi ohikoenetako bat. Hemen gakoa da zure mezuak benetan jaso nahi dituzten kontaktuen zerrenda bat eraikitzea. Erabili harpidetza-formulario argiak eta ziurtatu zure harpidedunek baimen esplizitua eman dutela.
- Domeinua autentifikatzeko arazoak: Bidaltzen duzun domeinua behar bezala autentifikatuta ez badago (SPF, DKIM eta DMARC protokoloekin), spam iragazkiek zure zilegitasuna zalantzan jar dezakete. Protokolo hauek zure posta iturri fidagarri eta legitimo batetik datorrela balioztatzen dute.
- Eduki ez oso argia edo engainagarria: Mezu elektronikoek koherenteak eta argiak izan behar dute, eta bat etorri behar dute hartzaileek espero duten horrekin. Saihestu izenburu engainagarriak edo eduki anbiguoa; iragazkiek eta erabiltzaileek gardentasuna baloratzen dute.
- Bidalketa-maiztasun handiegia: Epe laburrean mezu asko bidaltzea spam iragazkientzako alerta seinalea izan daiteke. Zure bidalketak susmagarriak izan ez daitezen, maiztasun iraunkor eta moderatua mantendu.
Nola funtzionatzen dute spam-iragazkiek?
Spam-iragazkiek posta bakoitzaren hainbat alderdi berrikusten dituzte, egituratik eta edukitik hasi eta zure domeinuaren osperaino. Elementu susmagarri gehiegi detektatzen badituzte, mezua spam karpetara bidaltzen dute. Domeinu-izen ona mantentzeak, hitz neutroak erabiltzeak eta interesa duten kontaktuei mezuak bidaltzeak zure emailen helmugan eragina izango du.
Zure emailak spam-era joan ez daitezen soluzio praktikoak
Alderdi hauek hobetzean, zure mezuak hartzaileen sarrera-ontzira iristeko aukera gehiago izango dute, eta zure email marketineko kanpainen eraginkortasuna handituko duzu.
- Edukia optimizatu: Hizkuntza argia erabili, hitz susmagarriak saihestuz “dirua azkar irabazi” , “eskaintza paregabea” ,“premiazkoa”, “debalde”…
- Konfiguratu ondo zure domeinua: Egiaztatu SPF, DKIM eta DMARC bezalako autentifikazio-protokoloak konfiguratuta dituzula
- Nabarmendu zure kontaktu-zerrendaren kalitatea: Baimena eman duten pertsonei bakarrik bidali mezuak. Horrela, ospe ona izango duzu eta spam gisa markatzea saihestuko duzu.
- Berrikusi zure bidalketen maiztasuna: Bat-bateko aldaketak saihestu, hori jarduera susmagarritzat ikus baitaiteke.
Tresna erabilgarri bat: mail-tester
Zure mezuak spam karpetan amaitzen ez dutela ziurtatzeko, oso tresna erabilgarria da Mail-Tester. Mail-Tester-ekin edozein mezu azter dezakezu zure kontaktu-zerrendara bidali aurretik. Erraza da bere funtzionamendua: proba-mezua tresnak sortutako helbide batera bidaltzen duzu, eta, segundo batzuetan, analisi oso bat lortzuko duzu. Txosten honek konfigurazio arazo posibleak erakusten dizkizu (SPF, DKIM eta DMARC bidezko domeinu autentifikazioa), edukiaren kalitatea eta entregagarritasunari eragin diezaioketen beste faktore batzuk. Informazio horrekin, doikuntza espezifikoak egin ditzakezu, eta zure postak sarrerako ontzira iristeko aukera gehiago dituela ziurtatuko duzu.
Azkenik, zure mezuak sarrerako ontzira iristeko, estrategia, praktika onak eta Mail-Tester bezalako tresnak konbinatzea eskatuko dizu. Hori lortzeak zure kontaktuekiko komunikazioa hobetzeaz gain, markarekiko konfiantza indartzen lagunduko du. Beraz, jar zaitez martxan! Arreta pixka batekin eta doikuntzekin, mezu bakoitza zure audientziarekin konektatzeko benetako aukera bihur dezakezu.