ZURE MARKETIN DIGITALA INFINITURAINO ETA HARATAGO BULTZATUKO DUEN TRIKIMAILU ERRAZA

Artikulu honetara iritsi bazara, argi dago zure enpresan marketin digitala sustatzeko beharra duzula. Edo agian, kuriositatea besterik ez duzu eta edukia irakurri nahi duzu. Edozein dela ere honaino ekarri zaituen motibazioa, lehenik eta behin argibide bat. Kontatuko dizkizudan trikimailuak, bai, nahiko trikimailu sinpleak dira, zure negozioa bultzatzen lagunduko dizutenak. Baina “infinituraino eta haratago” delakoarena, agian, gehiegizkoa izan da titularraren erredakzioan. Bromak alde batera utzita, eta azalpen hau eman ondoren, marketin-trikimailu horiek zein diren esango dizut, azken finean, artikulu hau irakurtzera horretarako etorri baitzara.
SUSTATU ZURE GOOGLE MY BUSINESS.
Egia esan, gaur egun ez dakit honi horrela deitzen dion inor geratzen ote den, seguruenik “google enpresa profila” terminoa gehiago ezagutzen duzu, baina duela urte batzuk izen hori zuen eta “old school” garenoi kostatuko zaigu gure burutik ezabatzea. “Twitter”-en gertatzen den bezela , ¿nork deitzen du X sare sozial hau?… Beno, kontua da online kanalean bere presentzia hobetu nahi duen edozein negozioren helburu nagusietako bat dela Googlen ondo posizionatzea bere produktu edo zerbitzuekin lotutako bilaketetarako. Bada, Googlek % 100 doan eskaintzen digu helburu hori lortzen lagun diezagukeen tresna hau. Hauek dira ondo landutako profilarekin lortuko dituzun hiru onura nagusiak:
LOR DITZAKEZUN ONURAK
- Bilatzailean zure ikusgarritasuna hobetuko duzu, bezero posibleek aurkitzeko aukera gehiago izango dituzu.
- Zure negozioak sinesgarritasuna irabaziko du, lortu ahal dituzun aipamen positiboek zure audientzian duten eraginagatik.
- Zure enpresari buruzko informazioa modu errazean partekatu ahal izango duzu zure bezero potentzialekin, ordutegiekin, helbidearekin, lan-egutegiarekin, produktu edo zerbitzuekin, prezioekin… garrantzitsutzat jotzen duzun guztia.

ZURE PROFILA HOBETZEKO EKINTZAK
Bete informazio guztia.
Ordutegietatik hasi eta zure negozioa irekita dagoen egunen informaziorekin jkarraitu . Sartu zure harremanetarako informazio guztia. Zure webgunearen url-a, baldin baduzu. Deskribatu zure negozioa eta gehitu zure produktuak edo zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak. Gehitu zure negozioaren irudiak profilari.
Eskatu aipamenak zure bezeroei
Seguru asko, ekintza honek bereiziko zaitu zure lehiakideengandik, eta horrek ekarriko dizkizu onura eta inpaktu gehien. Baina, aldi berean, seguruenik horixe da gehien kostatzen zaiguna, eskatzea, eta ekuazio horretan sartzen dut ere neure burua, aitortu behar dut “niri ere kostatzen zait”. Eta juxtu arrazoi horregatik aholku batzuk emango dizkizut aipamen hauek eskatzeko:
Noiz da iritziak eskatzeko unerik onena?
- Lan arrakastatsu bat entregatu ondoren Adibidez: faktura bidaltzean, jarritako konfiantza eskertu eta feedback-a eskatu.
- Bat-bateko laudorioak jaso ondoren. Adibidez: esaten dizu “zein ondo atera den lana!” aprobetxatu eta esan iezaiezu “mesedez, jarriko al zenuke Google-n?”
- Zerbitzu edo salmenta osteko elkarrizketa batean. Adibidez: Jarraipen-mezu elektroniko edo WhatsApp mezu bat bidaltzen diezunean ea pozik dauden galdetzeko, mezuari esteka gehitu erreseina egiteko.
- Ekitaldietan eta prestakuntza saioetan. Adibidez: Webinar, tailer edo ikastaro baten ondoren, oroitzapena freskoa denean, eskatu berrikuspena.
Iritziak eskatzeko metodoak
- Iritzirako esteka zuzena: Sortu eta partekatu esteka labur zuzen bat, klik egin besterik ez dezaten. Webgune honetatik esteka labur bat sor dezakezu inolako arazorik gabe.
- Zure euskarri inprimatuetan: Esteka labur zuzen bat sortzeko eman dizudan loturan, URL bat sortzeaz gain, QR kode bat ere jasoko duzu, zure material inprimatuetan, fakturetan, karteletan, liburuxketan, seinaleztapenean eta abarretan erabil dezakezuna.
- Sinadura elektronikoa: Gehitu beti lerro bat zure sinadurari eta idatzi “Lagundu iezaguzu hazten zure iritzia hemen utziz + esteka”.
- Zerbitzuaren amaieran: Bezeroa pozik dagoela ohartzen zarenean, esan iezaiozu zuzenean: “Asko lagunduko liguke zure iritzia Google-n utziko bazenu, minutu 1 besterik ez du behar”.

Beste aholku batzuk iritziak handitzeko eta zure online ikusgarritasuna hobetzeko
- Erraztu: Eman esteka zuzena. Ez eskatu zure bezeroei “Google-n bilatzeko”
- Laburra izan: Ez bidali inoiz mezu luzeak; Mezu labur batek eta esteka batek beti funtzionatzen dute hobekien.
- Ez eskatu 5 izar: Gogoratu ez duzula zure lana baloratu behar, bezeroak egin behar duela baizik. Beraz, esan iezaiezu: «Eman iezaguzu zure iritzi zintzoa». Honek beti dirudi askoz benetakoagoa.
Honaino iritsi bazara, orain da unea aipatutakoa praktikan jartzeko eta zure negozioa hurrengo mailara eramateko. Ikus dezakezuenez, hauek ez dira ezagutza tekniko zabala behar duten ekintzak. Ekintza txikiak dira, egunero har ditzakezun eragin handiko ohiturak eta hainbat bezerok emaitza onekin probatu dituztenak.
Orain, artikulu hau edo nire webguneko beste edozein gustatu bazaizu… iritzi bat utzi diezadakezu.
